mononukleosi infekzioso
- 1. Med.
Gaixotasun infekzioso akutua, jatorriz birikoa eta ezaugarri nagusia odoleko mononukleosia duena. Sukarra, amigdalitisa, poliadenopatiak, esplenomegalia eta zenbait kasutan larruazaleko negala ere agertzen dira. Transmisioa listu bidezkoa da nagusiki eta horregatik musuaren gaixotasuna ere deitzen zaio.